Javier Valdez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Javier Valdez
Javier Valdez Cárdenas.jpg
Bizitza
Jaiotza Culiacán Rosales1967ko apirilaren 14a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Culiacán Rosales2017ko maiatzaren 15a (50 urte)
Heriotza modua gizahilketa (bala zauria)
Hezkuntza
Heziketa Autonomous University of Sinaloa
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Javier Valdez Cárdenas (Culiacán Rosales, Sinaloa, 1967ko apirilaren 14a - Culiacán Rosales, 2017ko maiatzaren 15a) mexikar kazetari eta idazlea izan zen, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an Sinaloako Culiacanen jaioa, soziologiako gradua lortu zuen bertako unibertsitatean, eta ia 30 urte eman zituen kazetaritza egiten. Sinaloa estatuko narkotrafikoaren inguruko gatazka odoltsua inork baino hobeto kontatu zuen, Rio Doce astekarian eta La Jornada egunkarian idatzitako kroniketan, eta baita liburuetan ere: Miss Narco, Huérfanos del narco, Malayerba, Narco Periodismo. La prensa en medio del crimen y la denuncia2011n Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Saria eman zioten. Azken aldian jarraipen berezia egin zion Mexikoko agintariek Joaquin Chapo Guzman AEBetara estraditatu ostean Sinaloako kartelaren barruan sortutako liskarrari, narkoen hierarkia zegoelako jokoan. 2017ko maiatzaren 15ean, bi gizonek erahil zuten, kale gorrian 12 tiro emanik, bat buruan[1].

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zubiria Camino, Pello, Javier Valdezi 12 bala eta kazetari bat gutxiago ustelak salatzen Mexikon, argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Valdez Aldatu lotura Wikidatan